"http://www.haurreskolak.net" izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Haurreskolak Partzuergoak dauzka. Haurreskolak Partzuergoak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena. Haurreskolak Partzuergoak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu eta eguneratzeko.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Haurreskolak Partzuergoak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Haurreskolak Partzuergoak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik. Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Haurreskolak Partzuergoaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte tea galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.
|